(1874)
Mila zortzi ehun eta
gehiago dena,
hiruetan hogoi eta
amalau garrena;
serioski izan dut
nunbaitik ordena,
pertsuen paratzeko
ar dezadan pena.
Pertsuen paratzera
orai abian naiz,
suietak nola diren
informatu bainiz;
yeloskuan bizi dela
nexka gazte anitz,
nik ez nitzazke sala
publiko ez balitz.
Publiko da Baigorrin
neskatuen solasa,
oraino aintzinago
ez baladi pasa;
sinesteko maneran
izan dut abisa,
joka aizan direla
adiskide gisa.
Adiskide bezala
behar zuten izan,
elgarri mendekatzen
ez balira aizan;
ez da gauza propia
samurtzia plazan,
bakotxak bere faltak
beharko tu jasan.
Zer erran ez dakiten
gazte inozentak,
punitu behar luzke
gure Presidentak;
nunbaitik heldu dira
holako presentak,
guzien yuiatzale
dira medisentak.
Medisentzia hori
ez da ene aldetik,
bainan salatariak
ba dira nunbaitik;
behin edo bietan
entzun dut engoitik,
nexkatuak dabiltzala
mutilen ondotik.
Nexkatuak gerlan ta
mutillak pake,
amorante solasa
dabilate merke;
behar bada norbaitek
fortuna in diroke,
eta beste zonbaitek
sekulako neke.
Nexkatuen gerla dela
Bankako errian,
inprimatu behar da
Testament Berrian;
fortunatu balira
ezpatak gerrian,
elkar onditzen zuten
kolera gorrian.
Koleran zirela
dudarikan ez da,
bainan pena guziak
ezin manifesta;
ofiziale hunak
badu errekesta,
barnetik eri dena
sendatzera prest da.
Neskatilla gaztiak
etziztela fida,
beste desohoratzen
gaizki ari dira;
arropa largo ortan
lanyeros baitira,
serioski diberti,
goizik erretira.
Anitz hunkitzen dira
oraiko suietaz,
nork eman diro kontu
obra guzietaz!
Errana den bezala,
ni fida niz hortaz,
anitz lazo ba dela
aita amen faltaz.
Obeditzen ez bada
ama edo aita,
anitz delikatu da
gaztearen kreita;
besten satisfatzia
inposible baita,
inprudentik ez daike
bihotzetik maita.
Gazteak ba dabila
mila pentsamentu,
geroko segidari
egin beza kondu;
bakotxak bere karga
jasan behar du,
penatuko badare
nahi du ezkondu.
Ezkondu eta gero
anitzak maluros,
elgarrekin disputan
gau eta egun oroz,
amodioa diruz
ez baditake eros,
neke da maitatzia
hastiatuz geroz.
Beste irringarri bat
egin zuten Bankan,
ederrago liteke
ikustia bakan;
neskatuen bataila zen
koleraturikan
biluak eta pildak
porroskaturikan.
Geroko lanyerrari
ez dira behatu,
konbeni den bezala
nahi dut deklaratu;
uroski ez baluzte
gizonek behiratu,
norbeitek behar zuela
larrutik pagatu.
Kuraia izaitea
ere ez da aski,
nagusi denak badu
abantailik aski;
konpaƱian zirenak
badakite naski,
soldado huna zela
bat partikularzki.
Anitzen galgarri da
gure urgulia,
hunak ez du nahi
gaizki ibiltzia;
izpirituz goberna,
denboraz balia,
aisago aziko du
bere familia.
Enbidia ori ez da
lehenbizikoa,
benzitu nahi dute
jende ohorezkoa;
manifestatzen dute
beren yeloskua,
halakuak egin diro
ezkontza freskua.
Gomuzki florian da
amodiua dina,
orok obe ginuke
halaxet bagina;
odolaren pizteko
jiten dan adina,
aisa konsola daike
holako xangrina.
Habitura gaistoa
sanya dakitela,
nehon ez dakite pausa
zonbaiten odola;
konsideratu gabe
bizi dira hola,
beren pasioniak
ezin disimula.